Eugenia Arrieta Micropigmentación
AMIEA distribuidor exclusivo en España
eugenia-arrieta

“Urte guzti hauetan egindako lanek bermatzen gaituzte eta aurrera pausu handiak ematen jarraitzen dugu beti, teknika eta tecnologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuak lantzeko, beti ere, gure bezeroei emaitza onenak mateko eta beraien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.”

equipo Eugenia Arrieta Micropigmentación

formacion Eugenia Arrieta Micropigmentación

Consulta médica Isturitz Eugenia Arrieta Micropigmentación

Eugenia Arrieta 1983. urtean enpresa ikasketak utzi zituen eta estética munduan hasi zen, hori baida benetan beti egin nahi izan duena. Laister bere lehenengo lantokia ireki zuen, non estétika eta ileapaindegi zerbitzuak eskaintzen zituen.

Arlo hontan segituan indarra hartzen joan zen eta bere bezeroek jasotzen zuten arreta onarengatik geroz eta eskaera gehiago jaso zituen.

1997. urtean Madrilen izandako kongresu baten ostean, Mikropigmentazio tekniketan espezializatzea erabaki zuen. Arlo hontan ikasketak amaitu zituen eta dagoeneko 20 urte pasa dira estetica espezialitate hontan soilik aritzen dela.

Duela 5 urte Isturitz Medikuaren Medizina Estetikako Zentruan batu zen, eta duela 2, zentru berrian lan egiten dutela elkarrekin. Bertan Mikropigmentazioko lan bikainak egiten ditu bere lan taldearekin: Darío Arrieta, Ane O. Arrieta, Marian Vázquez eta Soraya Gallego.

Gaur egun Euskal Herriko probintzietan, Kantabrian eta Errioxan Mikropigmentazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Horrez gain, irakasle izateko ere prestatu zen eta gaur egun hasi berriei Mikropigmentazio ikasketak (oinarrizkoak eta maila aurreratuagokoak) erakusteazgain, arlo hontako esperientziadun profesionalak irakasle izateko ere prestatzen ditu.

Eskaera gehien dituzten tratamenduak begietako Mikropigmentazioa, bekainetako Mikropigmentazioa eta ezpainetako Mikropigmentazioa dira, baino geroz eta pertsona gehiagok eskatzen dute Mikropigmentazio kapilarra edota Mikropigmentazioa medikua.

Momentu hontan, Eugenia Arrietak ahalegin handiak egiten ari da minbizia duten pazienteekin. Horretarako kolaborazio lanetan jarduten da minbiziaren aurkako elkarteekin eta bai pribatu bai publikoak diren hospitaleen oncologia unitatearekin. Hori dela eta, geroz eta eskaera gehiago daude Mikropigmentazio onkologiko arloan.

Azken aldian izandako eskaera handia dela eta, tatuajeak eta Mikropigmentazio lanak ezabatzen dituen Q-Switched equipo berria ekarri du zentru estetikora. Teknologia berriko lan tresna honek azalean eduki daitezkeen pigmentu artifizial guztiak kentzeko gai da inungo kalterik egin gabe. Gainera, ez du arrastoik ezta mantsarik uzten azalean, beraz, oso emaitza onak lortzen dituen tresna da.

Tratamendu hauetaz gain, gure zentru estetikoan Isturitz doktorearen eskutik beste ainbat zerbitzu eskaintzen dira, ala nola, medizina estetikoa (botoxa, mantsak kentzea, gazteagotze tratamenduak…), zirujia estetikoa (liftinga, bularretako cirugia…) eta medizina naturala (acupuntura, osteopatía, drenaje linfatikoa…).

Urte guzti hauetan egindako lanek bermatzen gaituzte eta aurrera pausu handiak ematen jarraitzen dugu beti, teknika eta tecnologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuak lantzeko, beti ere, gure bezeroei emaitza onenak mateko eta beraien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.

micropigmentación estética labios | Eugenia Arrieta Micropigmentación

Mikropigmentazio estetikoa

Mikropigmentazioa edo, askok ezagutzen duten bezela, “makilaje iraunkorra”, teknika estetiko bat da eta epidermisan pigmentua sartzean datza.
IRAKURTZEA +
Micropigmentación capilar | Eugenia Arrieta Micropigmentación

Mikropigmentazio kapilarraren

Konponbiderik ez duten ile galtze arazoak disimulatzen duen teknika bat da Mikropigmentazio kapilarra.
IRAKURTZEA +
Micropigmentación médica | Eugenia Arrieta Micropigmentación

Micropigmentazio medikoa

Mikropigmentazio medikuak teknika zehatz batzuk erabiltzen dituen arlo estético bat da. Bere helburu nagusiena istripu, gaixotasun edo operazioek sortutako orbain eta inperfekzioak zuzentzea, homogeneizatzea edo ezabatzean datza.
IRAKURTZEA +